Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Txapelketaren oinarriak

  1. Aurrekariak eta antolaketa:
    Energia-krisiak agerian utzi du gasa eta petrolioarekiko dugun menpekotasuna. Energia kopuru handietan kontsumitzen dugu eta ia guztia munduko zonalde ezberdinetan erosi behar dugu. Energia hau tamaina handiko itsasontzietan garraiatua izaten da, alde batetik ahalik eta gastu gutxien egiteko eta bestetik produktuen saltze hobea egin daitekeen zonaldeetara iristeko.
    Honek eragozpen batzuk dakartza eta ezbeharren bat gertatzen baldin bada kalte ekologiko handiak eragin ditzakete. Gure oroimenean jarraitzen du Prestige petrolio-ontziarekin duela gutxi gertatutako hondamendiak. 
    Ze tamaina dute petrolio-ontziek, gasa garraiatzen dutenek, kontainer-ontziek, transatlantiko handiek?
    Teknologia berriei esker hau jakin dezakegu, nondik nora ibiltzen diren ezagutu eta non kargatu eta deskargatzen diren.
    Berde-berdea ingurumen proiektu hezitzaileak, lehiaketa honen bidez, parte-hartzen duten ikasle eta web gunea bisitatzen duen orok energiarekiko dugun menpekotasuna, karga-deskarga puntu garrantzitsuenak eta gero eta barku handiagoetara dagoen jokaera ezagutzera bultzatu nahi ditu. Dibertitzen zareten bitartean ikas dezazuen nahi dugu eta gainera, askoren lan txikiarekin itsas-garraioaren ideia orokor bat egitea lor dezakegu. Eskerrik asko.

  2. Lehiaketaren xedea:
    Lehiaketak, munduko barkurik luzeena aurkitzearen bitartez, ikasleen teknologia berrien erabilera sustatu nahi du heziketa-helburuekin, joko-ikerketa honetan zehaztasunez hauetariko batzuk erabiliz, Google Maps eta Google Earth, eta itsas-garraio handiaren eta energiarekiko menpekotasunaren egiaztapenak partehartzaileen artean ingurumen kontzientzia sakonago bat garatzen laguntzea.

  3. Zeinek parte hartu dezake:
    Lehiaketa edozein pertsonarentzat irekia dago, baldintza bakarra oinarri hauek onartea delarik. Bi kategoria bereizten dira.
    1.- Berde-berdea, proiektuan parte hartzearekin pasahitza lortu duten ikasleak biltzen dituena.
    2.- Bisitaria, non gainontzeko pertsonek parte hartu ahal izango duten.
    Partaide bakoitzak nahi bezain beste itsasontzi bidal ditzake, kasu bakoitzean eskatzen zaizkion datuak emanaz besteak beste, koordenatuak eta itsasontziaren luzeera.

  4. Sariak:
    Berde-berdea kategorian, lehenengo eta bigarren postuak lortzen dituztenentzako mp4 bana eta 3 erreproduzitzaile mp3 beste partaideen artean zozketatuko direnak. Bisitarien kategorian, lehenengo bi sailkatuentzat mp4 bana eta 2 erreproduzitzaile mp3 beste partaideen artean zozketatuko direnak.

  5. Balioste irizpideak:
    Lehiaketako epaimahaia Naturgaia SL enpresako, lehiaketaren antolatzaile teknikoa, hiru kidek osatuko dute. Lehiaketaren emaitza itsasontziaren luzeeran oinarrituko da, hamartar batekin, eta luzeera hau epaimahaikideek egiaztatuko dute.
    Itsasontzi bera behin baino gehiagotan bidalia izango balitz lehenengo bidali duenak parte hartuko luke.
    Erabiltzen diren irudiak Google Maps edo Google Earth-enak izanik eta berritzen joaten direla kontuan hartuz (bat edo bi urtean behin), hipotetikoki egoera hau eman ezkero epaimahaiak egiaztatu gabeko irudiak lehiaketatik at geratuko lirateke.

  6. Epeak:
    Lehiaketara aurkezteko epea sarrerako orrialdean adieraziko da, eta emaitza aditzera emango den eguna ere bertan izango da.

  7. Bestelakoak:
    Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena suposatzen du.
© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara