Inoiz ez da berandu ikasteko. Ideia honetan oinarrituz Cristina Enea Fundazioak bizikletan ibiltzen ikastea gustatuko litzaieken pertsona helduei zuzenduriko ikastaroa antolatu du.
I. Maila: Bi gurpilen gainean oreka mantentzen ikasteko. Maiatzak 14 eta 15, 10:00-11:30.
II. Maila: Era autonomoan Donostiatik bizikletan ibiltzeko segurtasuna lortzeko, trebetasuna hobetu. Maiatzak 21 eta 22, 11:45-13:15.
Ikastaroa Donostiako Teresa de Calcuta plazan izango da (klikatu hemen kokalekua Google Earthen ikusteko)
Bizikletaren mekanikari buruzko ikastaroa
Udaberri honetarako Cristina Eneak bizikletaren oinarrizko mekanikari buruzko ikastaro bat antolatu du, bertan, bizikletan ibiltzen den edonork jakin beharko lukeena ikasi ahal izango da: nola konpondu gurpil zulatua, zenbat puztu behar den gurpila, nola manipulatu bizikletaren osagaiak, edo nola tenkatu balaztak.
Maiatzak 5, osteguna, 18:00-20:00 edo maiatzak 7, larunbata, 11:00-13:00. Prezioa: 5€.
Bi ikastaroetako parte-hartzaile kopurua mugatua da, izena ematea beharrezkoa da. (Izen-emateak: 943453526)
Hemen aurki dezakezu Cristina Eneak prestatutako jardueren inguruko informazioa: Udaberriko agenda 2011.
Iturria: Cristina Enea








