Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Geolokalizazioa informazio iturri

Berriak | Gaiak | Zientzia-Teknologia kategorian argitaratua 2011 Abenduak 22

Gaur egun geolokalizazioa hezkuntzarako tresna interesgarria izan daiteke, informazio iturri oso grafikoa delako.

Hemen ditugu bi adibide:

Submarine Cable Map munduko itsaspeko kable guztiak irudikatzen dituen grafiko interaktiboa da. TeleGeographyren lan honek mundua itsaspeko kable bidez nola dagoen interkonektatua ikustea ahalbidetzen du. Kable bakoitzaren gainean klikatuz informazioa jaso dezakegu, kablea noiz jarri zuten, zenbat neurtzen duen zeinena den eta nondik nora iristen den, besteak beste.

Beste adibide bat bideo honetan dugu. Munduaren historia errepasatu dezakegu Wikipedian azaltzen diren informazioen daten geolokalizazioaren bidez.

 

Iturriak: Ragtag.info eta Microsiervos.com

 

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara