Graboidak lurpean bizi diren zientzia fikziozko izakiak dira, zizare itxura dute eta oso oldarkorrak dira. Ospetsu egin ziren 1990ko Kevin Bacon protagonista zuen Tremors pelikulan.
Graboidak 7 eta 10 metro arteko luzera dute. Ez dute hortzik eta behe-masailezurra hiru zatitan banatua dute. Aho barnetik begirik gabeko sugeak diruditen hiru tentakulu luze ateratzen zaizkie, bi metro inguru neurtzen dute eta harrapakinak kiribildu eta harrapatzeko erabiltzen dituzte.
Frank Robnik izeneko ikasle alemanak Graboidak ikertu ditu, benetakoak izango balira bezala, ikerketa Augsburgeko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitatean (Alemania) tesi bezala aurkezteko. Izaki hauen morfologia eta berezko habitata aztertu ditu, eta beraiei buruzko film didaktiko bat burutu du. Dokumental honek Ipar Amerikan bizi diren zizare maltzur hauen bizitzari buruzko ikuspegi nahiko zientifikoa eskaintzen digu.
Lotura: Esquizopedia.com








