EkoBirak Gipuzkoako hiriburua bisitatuko du larunbatean, ekainaren 11n. Zuloaga plazan izango da goizean eta eguerdian. Ez galdu!
Elikadura, energia-kontsumoa, aisia, etab. bezalako eremuetan bizitza jasangarriago bat egiteko aukerak ikusarazi eta horiei buruz kontzientzia hartzea da Kutxa Ekoguneak sustatzen duen EkoBira proiektuaren asmoa. Izan ere, herritarrek ingurumenari buruz kontzientziatu eta ingurumenari kalte gutxiago egingo dioten produktu eta zerbitzu ekologikoak kontsumitzeko aukera balioestea baita proiektu honen azken helburua.
Horretarako, hain zuzen, Gipuzkoako bederatzi herritatik igaroko da EkoBira, herriko produktoreei eta energia alternatiboekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia duten enpresei lekua emango dieten azokak antolatuz.
Gehiago jakiteko: Ekogunea








