Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Txipiroi erakustaldia

Berriak | Gaiak | Bioaniztasuna kategorian argitaratua 2010 Uztailak 26

Monterey Bay Aquarium-eko zientzilariek itsasoaren sakontasunean urpeko ibilgailu batekin lorturiko irudiak argitaratu dituzte.

Bideoak itxura ezberdinetako txipiroiak erakusten dizkigu.

          

Ikus ditzakegun txipiroien artean honakoak daude: begi beltzeko txipiroia (Gonatus onyx), lehenego agertzen dena eta ‘J’ forma hartzen duena, Humboldteko txipiroia (Dosidicus gigas), kamerara gerturatzen dena (0:30), Chiroteuthis bitxia (1:05), tentakuluak zintzilika uzten dituena, kakatua txipiroia (Galitheuthis), tinta botatzen duen (1:23), eta octopus txipiroia (Octopoteuthis), ohikoak diren hamar tentakulu eduki beharrean zortzi dituena (1:48).

Argitaratutako beste bideoetako batean Magnapinna hau aurki dezakegu, 2001ean Hawaiiko uretan atzeman zuten, eta 4 eta 6 metro arteko tamaina du.

          

Eta bukatzeko, banpiro-txipiroia (Vampyroteuthis infernalis) bezala ezagutzen dena. Ur tropikaletan bizi da, 30 zentimetro neur ditzake, eta nahiz eta itxura beldurgarria izan, ez da arriskutsua gizakiarentzat.

          

Informazio gehiago: Monterey Bay Aquarium (ingeleraz)

 

Iturria: Fogonazos

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara