Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

Zientzia udalekuak 2011

Berriak | Gaiak | Zientzia-Teknologia kategorian argitaratua 2011 Apirilak 12

Bigarren urtez, Hezkuntza Sailak eta Elhuyar Fundazioak aisialdia eta zientzia-ekintzak eta -tailerrak uztartzen dituzten udalekuak jarriko ditu martxan. Apirilaren 15ean amaitzen da izen emateko epea.

Zientzia-tailerrak, aisialdiko ekintzak eta egun osoko irteerak burutuko dira, hiru helburu nagusirekin: ongi pasatzea eta bizikidetza lantzea, zientziaz gozatzea, eta euskaraz bizitzea.

Uztailean antolatuko dira, astebeteko hiru txandatan. Txanda bakoitzean, 50 gaztek parte hartuko dute. Lehen bi asteak 12-14 urte bitarteko gazteentzat izango dira, eta hirugarrena 14-16 urtekoentzat. Prezioa: 175 euro.

1. txanda: Uztailaren 4tik 10era
2. txanda: Uztailaren 11tik 17ra
3. txanda: Uztailaren 18tik 24era

Udalekuak Oiartzungo Aiako Parke Naturalean dagoen Arritxulo aterpetxean garatuko dira.

Izen ematea hurrengo Web-orriaren bidez egin daiteke: Zientzia Udalekuak. Azkar ibili, epea apirilaren 15ean bukatzen da eta.

 

Aiako Harria Parke Naturala ezagutzeko, animazio bidezko ikasmaterial hau ikustea proposatzen dizuegu: Gipuzkoako Parke Naturalak.

 

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara