Irakasleentzat tresna interesgarria. Zenbaki arruntak, osoak, arrazionalak, berreturak eta errotzaileak erabiliz ariketa-orri pertsonalizatuak sortzen ditu era erraz eta azkarrean.
+Geni izeneko programa informatiko hau, kalkulu ariketak sortzeko iturri agortezina da. Zuzenketa errazteko, ariketak emaitza eta guzti jasotzeko aukera dago, eta gainera, ikasleek izan ditzaketen maila ezberdinetara egokitu daiteke.
Adibide bat (emaitzekin):
Has zaitez ariketak sortzen: +Geni








