Descargate Flash Player para poder ver este reproductor.

Azken berriak

GPS eta Google Earth, ingurunea ikertzeko tresnak

Baliabideak | Teknologia kategorian argitaratua 2011 Ekainak 09
Gero eta ohikoagoa da GPSa erabiltzea leku batetik bestera mugitzeko, eta mundua hobeto ezagutzeko Google Earthera jotzen dugu. Ezagutzen al dituzu tresna hauek eskaintzen dituzten aplikazio didaktikoak?

Naturgaiak eginiko ikasmaterial berria, animazio eta jardueraz osatua, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago. GPSaren teknologiari buruzko ezagutza jaso, GPS hargailua erabiltzen ikasi eta Google Earthen nabigatzeaz gain, ikasmaterial honetan, tresna hauek hezkuntzan izan ditzaketen aplikazioen berri ematen da. Horretarako, hainbat jarduera proposatzen dira, egokiak hainbat ikasmaila eta alorretarako. Museoak barrutik ikusi nahi badituzu, distantziak neurtu, irudi historikoak ikusi, munduan zehar bidaiatu, ingurunea aztertzeko lan txikiak egin, eta abar, ikas ezazu baliabide hauek erabiltzen.

Lotura: GPS eta Google Earth, ingurunea modu berrian ikertzeko tresnak

 

Naturgaiaren material gehiago: 

 

Iruzkinak

Ez dago iritzirik Iruzkina gehitu

Iruzkina gehitu

© Naturgaia 2008 · naturgaia@naturgaia.net
Castellano Euskara